XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

0.2. INKESTAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

Industria inkesta, berez, pieza ardatz bat dugu, bai Industria Gidazerrenda eguneratzeko bai Industria Sektoreko kontuen elaboraziorako behar den informazioa lortu ahal izateko.

EUSTATek, Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Sektorekako Analisia eta Estatistika Gabinetearekin elkarlanean 1981ean hasita Euskal Autonomi Elkartean egiten duen estatistika-eragiketa honek bere metodologia propioa eta bere prozesuak eta faseak ditu.

Hona hemen, labur labur, bere ezaugarririk esanguratsuenak.

0.2.1. HELBURUAK

Inkestaren helburu nagusienak dira:

1) Euskal industriaren bilbea xeheki ezagutzea.

2) Sektoreko makromagnitude nagusienak lortzea, ezinbesteko oinarria da eta hau I-0 Taulak eta Kontu Ekonomikoak elaboratzeko.

3) EUSTATek elaboratutako adierazle koiunturalak, hala nola Industri Produkzioaren indizia, Industri Prezioen Indizeak, Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Inkesta eta Eraikuntzako Kostuen Indizea lortzeko oinarri bezala erabiltzea.

4) Ekonomiaren eragileei tresna erabilgarri eta baliotsu bat eskaintzea, ziklo ekonomiko arras laburrezko aldi honetan hain beharrezkoak diren analisi ekonomikoetarako.

0.2.2. EREMUA

Honela definitzen da azterlan honen xede-biztanleria:

a) Unibertsoa

Biztanle-eremua, beren iharduera nagusia, sortutako balio erantsiaren arabera neurtuta, industria edo eraikuntzakoa duten establezimenduak dira, bertan sartuz baita enpresek egindako bigarren mailako iharduerak ere, nahiz industrialak nahiz zerbitzuetakoak izan hauek.

Honako dibisio hauek besarkatzen ditu Iharduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (I.E.S.N.ren74) arabera:

- 1. Dibisioa: Energia eta ura.

- 2. Dibisioa: Mineral ez-energetikoen eta produktu eratorrien Aterakuntza eta Eraldaketa.

Industria Kimikoa.

- 3. Dibisioa: Metalen eraldaketako industriak.

Doitasunezko mekanika.

- 4. Dibisioa: Beste industria manufakturgileak.

- 5. Dibisioa: Eraikuntza.